XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Poluzione Pullozione antzerki berria.

Duela bost urte, Monzon saria eskuraturik bere lehen obrarekin, primadera guziz ikusgarri berri bat eskaini dauku Guillaume Irigoyen Aniztar antzerki idazle gazteak.

Bazko zaharrez, Garaziko zinema gelan, bere azken obra, Poluzione Pullozione ikusteko parada daukagu Hiruak Bat taldeak emanik.

Memento aproposa antzerkiaren ixtorioan bere izena finkatzen ari den idazle berriaren galdezkatzeko.

HERRIZ HERRI: Ba dakigu ez zirela zure lehen entseguan... Ordian noiz hasi zinen eta zoin izan zen zure lehen antzerkia?.

Guillaume IRIGOYEN: Duela bost urte. Urte hartan, 1933, Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrak (EATB) muntatua zen Monzon izeneko saria, eskuratu nuen nere lehen lanarekin.

Hau zen zortzi ehun ahari.

Eta pixka bat laguntza horren ondorioz, Hiruak Bat taldea arrapartitu zen, Ainiza Monjolose Lakarra herrietako 20 bat gazteen inguruan.

Ondoko urtean, zerbait egin beharrez segitu nuen antzerki idazten.

Gustia banuen, taldea ere hor zen eta interesgarri iduritu zitzaidan segitzea.

H. H.: Monzon saria eskuratzeak ba ahal du zer ikusteko zure idazle lana segitzearekin?.

G. I.: Uste dut hori izan zela urrats bat. Lehanago hasia ginen Irri gaua antolatzen herrian eta hortarako jadanik sketch batzu egiten arizanak ginen.

Emeki emeki antzerki muntoago baten egiteko gutizia sortzen da.

Egia da gazteen artean zagoen giroak ere lagundu ninduela biziki.

Armadan nizan denbora hartan, denbora banuen eta menturatu nintzan.

H. H.: Zure antzerkietan talde lanik izan dea edo bakarrik egiten duzu dena?.

G. I.: Lan haundiena nihaurek egiten dut. Gero hastapenean bezala orai ere kontseilu batzu galdatzen ditut, nere hurraneko batzueri erakusten.

Erran behar da ere taldean ondoko urteko antzerkia aipatzera behartuak izaiten girela.